Estatistikan, pertzentilak, dezilak, oktilak, kintilak eta kuartilak kuantil jakin batzuei ematen zaien izen berezia da, datuen banaketa maiztasun edo probabilitate bereko tarteetan banatzen dutenak.
Pertzentilek datuen banaketa 100 tartetan banatzen dute, tarte bakoitzean datuen %1 bilduz. 99 pertzentil daude, 1gotik 99garrenera: . Adibidez, 14garren pertzentila azpitik datuen %14ak uzten dituen aldagai estatistikoaren balioa da. Hala, 3 urteko haurren pisuak harturik, 10. pertzentila bere azpitik haurren %10ak uzten dituen pisua da (hortik behera haurra argala dela esan liteke beraz), eta 90. pertzentila bere gainetik %10ak uzten dituena (hortik gora haurra gizena dela esan liteke).
Dezilek banaketa maiztasun bereko 10 zatitan banatzen dute. 9 dezil daude: . Adibidez, 3garren dezila azpitik datuen %30ak uzten dituen aldagaiaren balioa da. Hartara, 3garren dezila eta 30garren pertzentila berdinak dira definizioz.
Oktilek banaketa 8 zatitan banatzen dute. 7 oktil daude, 1gotik 7garrenera, hurrenik hurren datuen %12.5, %25, %37.5, %50, %62.5, %75 eta %87.5ak uzten dituztenak: .
Kintilek banaketa 5 zatitan banatzen dute. 4 kintil daude, , hurrenik hurren datuen %20, %40, %60 eta %80 azpitik uzten dituztenak.
Kuartilek banaketa 4 zatitan banatzen dute. 3 kuartil daude, , hurrenik hurren datuen %25, %50, eta %75 azpitik uzten dituztenak.
Pertzentilak, dezilak, oktilak, kintilak eta kuartilak populazio bateko elementuak sailkatzeko erabiltzen dira; adibidez ikasleen %30 suspenditu nahi bada, 30. pertzentilean jarriko da azterketa gainditzeko muga.