Pertzentilak

Pertzentilak banaketa estatistiko bat maiztasun bereko ehun zatitan banatzen duten balioak dira. Hala, 3 urteko haurren pisuak harturik, 10. pertzentila bere azpitik haurren %10ak uzten dituen pisua da (hortik behera haurra argala dela esan liteke beraz), eta 90. pertzentila bere gainetik %10ak uzten dituena (hortik gora haurra gizena dela esan liteke). Pertzentilak elementuak sailkatzeko erabiltzen dira; adibidez ikasleen %30 suspenditu nahi bada, 30. pertzentilean jarriko da azterketa gainditzeko muga.

Pertzentilak kuantilen baitan biltzen dira, dezil eta kuartilekin batera.