Pignoratu, pignorazioa, pignoratizioa

Zuzenbidean, pignoratu (latinezko pignus hitzetik, "bahi") ondasun edo eskubide bat bahian uztea da, obligazio bat beteko dela berme gisa. Euskaraz, bahian utzi esamoldea erabil daiteke itzulpen gisa. Adibidez, 1000 euroko kreditu bat eskatzeko, nire autoa uzten badut bahian, berme gisa, autoa pignotu egin dela esaten da. Pignorazioa zerbait pignoratu edo bahian uzteko ekintza da. Pignoratizioa berriz, pignorazioz eskuratu edo pignorazio baten mendean dagoen hura izendatzeko erabiltzen da; aurreko adibidean, autoa pignoratu egiten denean kreditua eskuratzeko, kreditua pignoratizioa dela esaten da.