Pinakulua

Kredituak: Andreas F. Borchert

Pinakulua (latinezko pinnaculum hitzetik, pinna, "luma, hegoa", eta -culum, balio instrumentaleko atzizkia, hitzetatik) zutabe gisako elementu arkitektonikoa da, piramide edo kono formaz bukatua, funtzio apaingarria nahiz estrukturala, hormak eustekoa, dituena. Bereziki arkitektura gotikoan erabiltzen ziren, hormak koroatzeko, nahiz eta gerora ere erabili zen hala nola platereskoan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, pinnacle; gaztelaniaz, pináculo.

102 hitz
Kategoriak