Pintzela

Pintzela kirten bati loturiko ile sorta bat da, ilea margoz bustiz azalera batean marraztu eta koloreztatzeko erabiltzen dena. Hiru atal bereizten dira pintzelean: brotxa edo ile-sorta, animalien ilez egindakoa baina sintetikoa ere izan daitekeena, galanda, ile-sorta biltzeko erabiltzen den eraztuna eta kirtena, galandan txertatuta pintzela eskuz maneiatzeko erabiltzen dena. Pintzelak arte piktorikoaren, eta horren baitan margolanaren oinarrizko tresnak dira. Pintzel mota asko daude, margolanean landu nahi den teknika arabera erabili behar direnak, eta horien erabilera trebea funtsezkoa da edozein artistarentzat.

98 hitz
Kategoriak