Piperpotoa

Piperpotoa Espainiako bandera izendatzeko Euskal Herrian erabili ohi den metafora irrigarria da, modu gutxiesgarrian erabili ohi dena, bereziki sektore abertzaleen artean. Jatorria Espainia osoan ezaguna den marka bateko piperraren ontzitik dator, non itxuraz Espainiako bandera irudikatzen duten koloreak agertzen diren, modu desitxuratu batean bada ere.