Piramide dokumentala (agiri-piramidea)

Kalitatearen kudeaketan, piramide dokumentala edo agiri-piramidea enpresa edo erakunde batean prozesuak eta jarduerak nola garatu behar diren ezarri eta zehaztu egiten duten agiriak dira, horien mailakatze hierarkikoarekin batera. Maila gorenean, kalitatearen eskuliburua dago, eta ondoren, gero eta zehaztasun gehiagorekin, lan prozedura normalizatuak, lan-instrukzioak eta azkenik formularioak eta erregistroak.