Pirateria informatikoa eta pirata informatikoak

Pirateria informatikoa software edo programa informatikoen eta eduki digitalen legez kanpoko bikoizketa, zabalkuntza  eta erabilera da, sofware edo eduki horren ekoizleak edo banatzaileak ezarritako baldintzak errespetatzen dituena, hala nola egile eskubideak urratzea edota, softwarearen kasuan, erabiltzeko lizentzia modu desegokian erabiltzea, horren mugak gaindituz. Pirateria informatikoa ordenagailu eta sare informatiko pribatuetan sartu eta informazioa legez kanpo eskuratu edo besterik gabe kaltea eragiteko fenomenoa ere bada, maiz etekin ekonomikoa eskuratzeko, hala nola bankuko pasahitzak lapurtuz, horretarako birus informatikoak baliatuz adibidez. Pirateria informatikoan dabiltzan pertsonei pirata informatiko deritze. Batzuetan hacker hitza (sistema informatikoen ezagutza sakona duen pertsona) erabiltzen da, pirata informatikoak izendatzeko, baino egia esan pirata informatikoak hacker-ak diren bitartean, ezin da esan hacker guztiak pirata direnik. Pirateria informatikoa gizarte arazo larria bilakatu zen XXI. mendearen hasieran, Internet-en zabalkuntzari esker, egile eskubideak zituen edukiak legez kanpo bikoiztu eta banatu egiten zenean, egile eta enpresa informatiko eta kulturalen bideragarritasuna kolokan jarriz horrela.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, software piracy.