Plangintza estrategikoa enpresa edo beste erakunde batek epe luzera ezarritako helburuak lortzearren egindako analisia, hartutako erabakiak eta horietan zehazturiko ekintzak dira, inguruneak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz eta horretara moldatuz (ikus, gainera, estrategiak enpresan). Plan estrategikoa analisi, erabaki eta ekintza horiekĀ (programa, politika eta plan operatiboak) jasotzen dituen agiria da.
Plangintza estrategikoa etorkizunari aurre egiteko modu bat dela ere esan daiteke, hura aurreikusi baino, etorkizuna nolakoa izatea nahi den zehaztuz eta horretarako bideak jarriz.
Loturiko artikuluak
Txikizkariak eta handizkariakTxikizkariak eta handizkariak produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten eragile desberdinak dira, zehatzago eta marketinaren terminologia baliatuz, banaketa-kanaleko bitartekaritza motak. Txikizkariak produktuak eta zerbitzuak bereziki azken kontsumitzaileei saltzen dizkieten…
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak garatzen duen ekintza-plan orokorra, bere baliabideak nola garatu eta ahalmenak nola bideratu zehazten duena, ekintza plan oroko…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…