Platereskoa

Salamankako Unibertsitateko fatxada, estilo platereskoaren erakusgarri argia.

Platereskoa XV. mendearen bukaeratik eta bereziki XVI. mendean zehar, gotikotik Berpizkundeko estilo klasikoa nagusitu arte, Espainian garaturiko arkitektura-estiloa izan zen, Carlos I. Espainiakoa eta V. Alemaniakoaren garaian. Bere ezaugarri nagusia apaindura oparoa izan zen, fatxadak armarri, domina eta landare, animalia eta giza itxurako apaingarriekin hornituz (grutesko izenekoak), maiz fantastikoak, batzuetan fatxada osoa estaltzeraino. Izena estilo horrek zilargin edo zilar artisauek (platero, gaztelaniaz) egindako lan nabar eta nahasiekin duen antzekotasunetik datorkio. Estiloa bereziki Espainian garatu bazen ere, Latinamerikara ere zabaldu zen, bereziki Espainia Berrian, egungo Mexikon alegia.

 

 

121 hitz
Kategoriak