Etimologikoki, platonismoa Platonen filosofiak eta bere filosofiatik eratorritako eskolek, hala nola neoplatonismoa, osatzen dute. Zentzu hertsiagoan ordea, platonismoa entitate abstraktuak edo ideiak (ikus, ideien teoria) entitate partikularren abstrakzio hutsa baino zerbait gehiago direla, hots benetan existitzen direla, baieztatzen duten teoria ontologikoen multzoa da. Adibidez, platonismotik zenbakiek benetako existentzia dutela baieztatzen da, eta ez multzoen propietate huts bat.
Loturiko artikuluak
Ideien teoria, formen teoria (Platon)Ideien teoria edo formen teoria Platon filosofoaren teoria nagusia da. Horren arabera, errealitatea bi eremutan banaturik dago: mundu fisiko eta adigarria, zentzumenen bitartez hautematen duguna, eta ideia edo…
Gogorapen-teoria: ontogenesia eta filogenesiaGogorapen-teoria, "ontogenesiak filogenesiari jarraitzen dio" esamoldearekin ere adierazi ohi dena, Ernst Haeckel filosofoak (1834-1919) bereziki garatu eta baieztatutako hipotesi biologikoa da, zeinaren arabera ontogenesiak, izaki bizidun baten garapena,…
NeoplatonismoaNeoplatonismoa III. mendetik VII. mendera bitartean gora egin zuen eskola filosofiko idealista izan zen, Platonen filosofia erreferentzia nagusi izan zuena, baina antzinako filosofiaren ekarpenak ere aintzat izan zituena,…