Plazera gozamena, atsegina, ongizatea eta alaitasuna bernehartzen dituen uneko esperientzia eta sentimendua da (eta besteak beste horretan bereizten da zorionetik), aurkakotzat mina edo oinazea duena. Etikaren aldetik maiz aztertzen den gaia da; hain zuzen, batzuetan aurkakotzat hartu dira plazeraren bilaketa edo horren aldeko jarrera (hedonismoa, alegia) eta bertutea, hiru erljio monoteistetan asko zabaldua den ideia (kristautasunean, esaterako, bekatuaren bitartez). Bestelako galdera filosofikoak ere planteatzen ditu plazerak: objektuaren ezaugarriek, hala objektiboek nola subjektiboek, ala objektu horren desiragarritasunak eragiten al du plazera? Hau da, esperientzia sentsoriala ala barne-esperientzia al da?
Loturiko artikuluak
TetrafarmakoaTetrafarmakoa epikureismoan zorionera heltzeko proposatzen diren lau ("tetra") aholku edo erremedioen ("farmako") bilduma da Diogenes Laerziok Epikuroren bizitza lanean emandakoak. Jatorrian, tetrafarmakoa arizaria, gantza, bikea, eta erretxina nahasturik erabiltzen…
Hedonismo etikoaHedonismo etikoa edo hedonismo normatiboa plazer eta zorion gehiena, eta min gutxiena, lortze aldera jokatu eta bizi behar dela aldezten duen teoria etikoa da. Horren aitzindariak Epikuro eta Eudoxo antzinako greziar filosofoak…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek utopikoak direla esaten…