Pleonasmoak

Pleonasmoa esaldi batean esanahia argitzeko beharrezkoak ez diren hitzak eta esamoldeak gehitzen dituen figura erretorikoa da, esaldiaren zati batzuk indartu eta nabarmendu nahian. Erredundantzia estilistikoa dela esan liteke. Adibidez, "Ni neu joango naiz" esaldian, "ni" edo "neu" izenordainak ez dira beharrezkoak esanahia adierazteko, baina horiek gehituta nabarmendu egiten da joango den pertsona lehenengo pertsona dela. Pleonasmoak izan daitezke sintaktikoak ("ni neu"), semantikoak ("elur zuria") zein morfemikoak ("diztut", Nafarroa Behereko hizkera batzuetan, "-it-" eta "-z" morfema biek objektu plurala adierazten dutenez, nahiz eta kasu horretan pleonasmoa baino erredundantzia den).