Plutokrazia

Plutokrazia (latinezko ploutos hitzetik, "aberastasuna") dirua eta orokorrean aberastasuna aginte politikoaren oinarri duen erregimen politikoa da. Plutokrazia batean, aberatsen botere politikoa zuzenekoa izan daiteke, aberatsak agintari politikoak ere badirenean, edo zeharkakoa, agintaritza politikoa diruz finantzatzen dutenean, edo modu negatiboan, hari finantzazioa kenduz. Aristokraziarekin loturiko erregimena da, historikoki noblezia klase aberatsa izada, bere aberastasunak boterea atxikitzeko erabili duenez.