Pobrezia-atalasea

Pobrezia-atalasea, pobrezia-ataria edo pobrezia-lerroa pertsona edo familia bat pobrea dela baieztatu eta erregistratu ahal izateko haiek behar dituzten baliabide ekonomikoen multzoari edo errentari buruz ezartzen den muga da. Pobrezia nola neurtzen den (pobrezia absolutua eta erlatiboa) pobrezia-atalase absolutua eta erlatiboa bereizten dira baita ere. Pobrezia-atalase absolutuak pertsona edo familia batek bizi duina eta kalitatezkoa izateko behar dituen baliabide ekonomikoen multzoa da. Pobrezia-atalase erlatiboak herrialdeko edo eskualdeko norbanako eta familien errenten medianaren portzentaje moduan ezartzen da (errentaren medianatik behara familien %50 dago, eta pobrezia-atalase erlatibo moduan mediana horren %60 finkatzen da orokorrean).