Pobrezia energetikoa edo energia pobrezia familiek euren etxebizitzetako energia beharrak betetzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea da; ondorioz, energia gastua murriztera beharturik daude eta ez dira iristen euren beharrak modu duin batean betetzera. Asetzen ez diren behar horiek berokuntzarekin, ur beroarekin, sukaldatzearekin eta argiztatzearekin daude loturik; eta ondorio larriak ekar ditzakete osasunarekin eta segurtasunarekin loturik. Adibidez, berokuntza urriak gripe, neumoniak eta beste gaixotasunak eragiten ditu; egurra erretzen sukaldatzeak arnas aparatuko gaixotasunak eragin ditzake eta sute-arriskua dakar, kandelekin argiztatzeak bezalaxe. Globalki ere, aldaketa klimatikoarekin loturiko faktoreak areagotzen ditu, energia baliabide ez eraginkorrak (fuela, egurra, ...) erabiltzen direnez.
Loturiko artikuluak
Gardenki: Kontzentrazioa, pobrezia, aniztasunaKontzentrazioa, pobrezia eta aniztasuna (Estatistika: metodo deskribatzaileak (ekonomia eta enpresa) ikastaroaren baitan) aldagai ekonomikoetarako bereziki aztertzen diren datuen ezaugarriak dira. Horiei buruzko gardenkiak, hemen, PDF formatoan, eta launaka…
Ikasliburua: Kontzentrazioa, pobrezia, aniztasunaKontzentrazioa, pobrezia eta aniztasuna (Estatistika: metodo deskribatzaileak - ekonomia eta enpresa - ikastaroaren baitan) aldagai ekonomikoetarako bereziki aztertzen diren datuen ezaugarriak dira. Horiei buruzko ariketak, hemen, PDF formatoan.…
EkonomiaEkonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…