Politika ekonomikoa

Politika ekonomikoak estatu batek herrialdeko ekonomian esku hartzeko (ikus, interbentzionismo ekonomikoa) hartzen dituen erabakiak eta burutzen  dituen ekintzak dira, bereziki hazkunde ekonomikoa suspertu, enplegua sortu eta inflazioa kontrolatzeko. Tresna horiek lau multzotan banatzen dira: diru-politika edo politika monetarioa, zirkulatzen ari den dirua eta interes-tasa ofizialak kontrolatuz; politika fiskala, zergak gutxituz edo gehituz, errenta-politikak, soldatak kontrolatuz; eta kanpo politika, trukaneurri edo kanbio-tasa aldatuz edo arantzelak jarriz.

Eskola ekonomikoek iritzi ezberdinak dituzte koiuntura bakoitzean garatu beharreko politika ekonomikoei buruz. Kapitalismoan, liberalismoak estatuaren esku hartzea minimotu nahi du, merkatuak ekonomia orekara ekarriko duela sinetsita; horrela zergak gutxitu eta ahalik eta erregulazio txikienaren aldekoa da; keynesianismoak bere aldetik, estatuaren esku hartzea aldezten du, merkatuak berez desorekak sortzen dituelako, eta krisi garaietan kreditua zabalduz, inbertsioa, kontsumoa eta enplegua suspertzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, economic policy.