Politika prefiguratiboa

Politika prefiguratiboa programa politiko bat praktikan aurreratu eta garatu egiten duten praktika politikoen multzoa da. Bereziki, anarkismoan erabilitako kontzeptua da, ziurgabea den iraultza bati itxaron gabe demokrazia zuzena, berdintasuna eta bestelako utop├Ča politikoak egunerokoak eta gaur egunetik hasita gara daitezkeela baieztatuz. Politika prefiguratiboa beraz gaur egungo praktika politikoa etorkizuneko gizartearekin zuzenean lotzen dituen ikuspegia, aldaketaren posibilitatea eta errealitatea agerian utziz. Berriki, politika prefiguratiboa 15-M eta Occupy mugimendu sozialen praktika izan da.

Ikus, gainera