Politikoki zuzena

Politikoki zuzena XX. mendearen amaieran Ameriketa Estatu Batuetan sortutako kontzeptua, gerora mundu osora zabaldutakoa. Inoren kaltetarako ez den diskurtsoa edo jarrera politikoari egiten dio erreferentzia, minberatasun oro saihestuz, diskriminazio ororen aurka eta bereziki gutxiengo eta gizatalde baztertuei buruzkoa, hala nola emakume, indigena eta LGTB kolektiboak. Gehienetan, eskuin politikoak ezker poltikoaren aurka iroinaz  erabiltzen duen esamoldea da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, politically correct (political correctness); gaztelaniaz, políticamente correcto.