Polizentrismoa (polizentrikoa)

By Junuxx - https://pursuit.unimelb.edu.au/articles/the-precarious-potential-of-megacities, CC BY-SA 4.0

Geografian, polizentrismoa lurralde bateko hirien garapen orekatu eta artikulatua (polizentrikoa, alegia) bilatzen duen politika sozioekonomikoa da, lurralde osoaren kohesioa lortze aldera. Tamaina desberdinetakoak izan arren, lurraldea sare moduan eratzea bilatzen du, hainbat zentrorekin, horien arteko fluxu ekonomikoak sustatuz. Hiriak gertu daudenean, lurraldeko biztanle-dentsitate handiarekin, konurbazio izeneko egitura sortzen da. Adibide garbiena Herbehereetako Randstad izeneko eskualdea da, Amsterdam inguruan (ikus, irudia). Polizentrismoaren beste muturrena, monozentrismo izeneko egoera dago, lurralde osoa hiri nagusi bakar bati  begira jarri eta haren mendean uzten duena, Paris eta Zaragozan bezala adibidez.