Portaera taldekoia

Psikologia sozialean, portaera taldekoiak talde batean bertako pertsona edo animalia gehienek portaera eta jarrera berdina jarraitzeko fenomenoari egiten dio erreferentzia, ez lidergo edo agintza zentral batetik, baizik eta taldeko banakoen artean gertatzen diren interazkioen bitartez. Portaera taldekoia hegaztien saldoa norabide berean hegaldatzen denean, kaleko istiluak gertatzen direnean eta burbuila ekonomikoetan.

Hainbat mekanismo aipatu dira portaera taldekoia azaltzeko, hala nola kutsatze emozionala, mimetismo faziala, ispilu neuronak, arau sozialak, morala, istorio partekatuak, adostasun arrazionala eta informazio-turrustak.1

Beste hizkuntzetan: ingelesez, herd behavior; gaztelaniaz, comportamiento gregario.

Erreferentziak

1.
The Concept of Herd Behaviour: Its Psychological and Neural Underpinnings. http://www.tatsuyakameda.com/. http://www.tatsuyakameda.com/_src/352/chapter-2.pdf. Published 2014.