Posesioa (kontzientziaren egoera)

Antropologian eta parapsikologian, posesioa kontzientziaren egoera aldatua da, non izpiritu, jeinu edo naturaz gaindiko beste entitate batek pertsona baten gogamenean barneratu eta haren kontrola (posesioa) bereganatzen duen. Adorzismoan ez bezala, posesioa ez da subjektuak edo harekin diharduen medium edo xamanak bilatzen duen fenomenoa, naturaz gaindiko entitatetik bertatik eragindako egoera baizik. Exorzismoa izpiritu edo naturaz gaindiko entitate hori pertsonarengandik kanporatzeko praktika xamaniko eta erlijiosoa da.