Positibazioa (zuzenbidea)

Zuzenbidean, positibazioa zuzenbide naturalean jasotako printzipioak lege eta ekintza juridiko, zuzenbide positibo alegia, bihurtzeko prozesua da, printzipio horiek estatutik aplikatu eta eraginkorrak izan daitezen. Positibazioaren bitartez beraz, estatuak printzpio natural horiek onartu, gauzatu eta edukia ematen die. Hala ere, positibazioa gauzatzeko ez da beharrezkoa kasu guztietan lege esplizituak sortzea; adibidez, iusnaturalismotik giza eskubideak legerik gabe ere existitu eta beraz bermatu behar direla defendatzen du, kasu hirretan beraz ez positibazioa berez gertatzen da, eskubide naturaletatik eta estatuaren eskuhartzerik gabe.