Kristautasunean, predikua edo sermoia meza eta beste eliz ofizioetan adierazten den hitzaldi edo iruzkin liturgikoa da, Idazteun edo Eskritura Santuaren zati bati buruz, testuaren esanahi dogmatiko, moral eta espirituala azaltzen duena. Vatikano II. Kontzilioaren ondoren, homilia hitza hobesten da hitzaldi liturgiko hori izendatzeko. Judaismotik datorren ohitura liturgikoa da, sinagogetan ohikoa baitzen Bibliaren eguneko irakurketari buruzko iruzkinak adieraztea. Itun Berrian ere, Jesus Nazaretekoak berak ere sermoiak egin zituen, eta horietan ezagunena Mendiko Sermoia izan zen.
Loturiko artikuluak
Idoloak eta idolatriaIdoloak Jainkotzat hartu edo Jainkoak balitra bezala tratatzen diren objektu eta pertsonak dira; idolatria, berriz, idoloen gurtza da, adiera gaitzesgarrian, idoloa Jainko faltsua dela irizten denean. Idolatria gaitzetsi…
Exegesia eta exegetikoaExegesia testu baten esanahia eta interpretazioa da, bereziki testu bibliko eta erlijiosoei buruz, ikuspuntu historiko, literario eta teologiko batetik. Ikerketa exegetikoa ezinbestekoa da testu erlijiosoetan egungo testuingurua testu…
ErlijioaErlijioa unibertsoaren eta munduaren printzipio edo ahalmen goren baten aitormen eta onarpena da, errespetuz, obedientziaz eta gurtzaz egiten dena. Printzipio goren horrek gizakien halabeharra gidatzen du erlijioaren arabera,…