Predisposizioa

Predisposizioa jokabide edo jarrera jakin bat garatzeko aldez aurretiko joera da. Adibidez, "gai horretan elkarrizketarako predisposizioa daukagu" esatean, elkarrizketatzeko prest gaudela adierazten du. Medikuntzan berriz, predisposizioa pertsona edo talde jakin batek patologia edo gaixotasun bat garatzeko duen joera diferentzial positiboa da, beste taldeen aldean patologia edo gaixotasun hori talde horretan maizago garatzen dela adierazteko; adibidez, "erretzaileek biriketako minbizia garatzeko predisposizioa dute".