Preformazionismoa

Preformazionismoa animalia guztiak, gizakiak barne, obulu edo espermatozoideetan dauden homunkulu edo animalkulu nimiñoetatik garatzen direla baieztatzen duen teoria biologiko pseudozientifikoa da. Teoria horretatik iraganeko, oraingo eta etorkizuneko animalia guztiak betidanik izan direla ondorioztatzen da. Aurkako teoria epigenesia da, animaliak nolabait, obulo eta espermatozoideen batuketatik adibidez, sortu egiten direla baieztatzen duena. Preformazionismoa antzinatik proposatutako teoria izan zen, Pitagorasen eskutik adibidez, baina XVII. mendean zabaldu zen bereziki, eta XIX. mendera arte izan zuen oihartzuna gizartean.