Premisak

Arrazonamendu logiko batean, premisak abiapuntutzat hartzen diren proposizio edo baieztapenak dira, zeinetatik logika edo erretorika erabiliz, konklusioak inferitu edo eratorriko diren. Silogismo batean, premisa maior, nagusi edo orokorra eta premisa minor edo partikularra bereizten dira, inferentzia baliatuz konklusiora eramango dutenak.