Influencer, marka enbaxadoreak eta preskriptoreak

Influencer, brand ambassador (marka enbaxadoreak) eta preskriptoreak bere produktuak eta marka zabaltzeko enpresak kontratatzen dituen pertsonak. Azkenean pertsona horiekin enpresak bilatzen dituen helburuak berdintsuak izan arren, ezaugarri eta zeregin  desberdinak dituzten figurak dira.

Influencer sare sozialetan jarratzaile asko dituen eta aktiboa den pertsona da, eta ordainsari baten trukean une konkretu batean produktu edo zerbitzu baten erakustaldia edo gomendioa egiten duena sare sozial horietan, produktu edo zerbitzu hori ezagutarazi eta publikoan zabaltzeko.

Brand ambassador edo marka enbaxadoreak  berriz, pertsona aski ospetsuak dira, hala nola kirolariak, aktoreak eta modeloak, euren irudia enpresaren produktuak eta markak sustatzeko kontratatzen direnak, hala nola iragarkietan parte hartuz edo ekitaldi publikoetan produktu eta marka horren sustapena eginez. Influencer direlakoak ez bezala, marka enbaxadoreak enpresarekin duen lotura epe luzera izaten da.

Preskriptoreak azkenik, talde txikietan produktuak gomendatu eta horien erosketa bultzatu edo eragin dezaketen pertsonak dira, hala nola haginlariak hortzetako pasta baten preskritoreak izan daitezke, irakasleak liburu jakin batenak, ...