Preskripzioa (medikuntza)

Agian preskripzio terminoak zuzenbidean duen adierari buruz bilatzen ari zinen.

Preskripzioa mediku edo legez ezarritako beste profesional batzuek gaixoari botika edo bestelako produktu biologiko, kimiko edo natural bat jasotzeko ematen duen agindua da, gaixotasuna sendatu edo horren sintomak arintzeko. Produktu horiek arriskutsuak izan daitezke, gaixoak izan ditzakeen beste patologietan izan dezaketen eraginagatik, beste produktuekin izan dezakeen interakzioarengatik edo agindutako dositik gorako kopuruak hartzen badira. Horregatik, preskripzioa errezeta izeneko dokumentu legalaren bitartez burutzen da, non medikuak farmazeutikoari agintzen dion produktu hori gaixoaren eskura jartzeko. Egun, Espainian psikologoek ez dute psikofarmakorik preskribitu edo agintzeko ahalmen legalik, eta ahalmen hori mendiku, odontologo eta podologoei beste inori ez zaio ematen. Beste herrialde batzuetan ordea, preskripzioa psikologoen konpetentzietako bat da, hala nola AEBetako estatu batzuetan eta hango armadan.