Preskripzioa (zuzenbidea)

Agianm preskripzio terminoak medikuntzan duen adierari buruz bilatzen ari zinen. 

Zuzenbidean, preskripzioa denboraren igarotze hutsagatik eskubide subjektiboak eskuratu edo horiek galtzea da. Bi preskripzio mota bereizten dira: lehenengo, preskripzio adkisitiboa, gauza bati buruzko eskubideak, jabetza bereziki, eskuratzen denean; eta bigarrenik, preskripzio azkentzailea, denboraren poderioz eskubideak galtzen direnean. Adibidez, Jabetza Erregistroan hala eskatuta, lursail baten jabetzaren titulartasuna eskuratzea, lursail hori denbora luze batean zehar eduki eta landu ondoren, preskripzio adkisitiboa litzateke; eta bizilagunen komunitate batek balkoian legez kanpoko obra bat egiteagatik bizilagun baten aurka jarduteko eskubidea galtzea, obra egin zuenetik bizilagunek ezer adierazi gabe denbora luzea pasata, preskripzio azkentzailea litzateke.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, prescripción adquisitiva y prescripcion extintiva.