Presoaren dilema

Presoaren dilema joko teorian aztertzen den egoera (itxuraz) paradoxiko bat da, non bi jokalarik arrazionalki eta norberaren interesei erreparatuz jokatuta kolektiboki onuragarria ez den soluzio batera heltzen den, hau da, bakoitzak bereari begiratuz elkarrein adostuz edo kooperazioz baino emaitza txikiagoak eskuratzen direnean. Izena bi presoen arteko joko edo erabakiak hartu behar diren egoera batetik dator: bi presoak konplize izan dira krimen batean; biek krimena ukatzen badute urtebeteko kartzela zigorra jasango dute, esate baterako; batak krimena aitortu badu eta besteak ez, aitortu duenak libre atera eta besteari 10 urteko kartzela zigorra jarriko zaio; biek krimena aitortzen badute, bosna urteko kartzela zigorra izango dute biek.

Azter dezagun egoera jokalari bakoitzaren ikuspuntutik:

  • beste jokalariak aitortzen badu, 6 urteko zigorra izango aitortuta eta 10 aitortu gabe;
  • beste jokalariak aitortzen ez badu, libre aterako aitortuta eta urtebeteko zigorra izango du aitortu gabe.

Beraz, jokalari edo preso batek erabakitzen duena erabakitzen duela, hartzen duen kartzela zigorra beti izango da txikiagoa aitortzen badu. Aitortzea da, beraz, jokoaren soluzioa. Ez aitortzea estrategia dominatua da, joko teoriaren terminologia baliatuz, eta beraz baztertu beharrekoak. Estrategia horiek baztertuta, aitortzea da estrategia optimoa, estrategia hori aldatuz euren emaitza okerragoa izatea espero behar dutelako, beste jokalariak aldaketa hori aurreikusiz gero: biek aitortzea, beraz, Nash-en oreka da, joko teorian ezartzen denez; horrela bi presoek seina urteko kartzela zigorra jasoko lukete. Hala ere, bi jokalariek ez aitortzea adosten badute, emaitza hobeak lortuko lituzkete: urtebeteko zigorra.

Presoaren dilemaren irakasbidea da interes propioa eta egoismoa askotan norberaren eta denono kaltetan izan daitekeela, eta hobe dela adostasun batera heldu emaitza hobea lortzeko. Horretarako, ordea, funtsezkoak dira jokalarien arteko komunikazioa eta akordioak betearazteko moduak ezartzea.