Prestakuntza duala

Prestakuntza duala edo hezkuntza duala ikaskuntza prozesua aldi berean ikastegian nahiz enpresan garatzen duen hezkuntza sistema da. Hasiera batean lanbide-heziketan bideratua, unibertsitatera ere zabaldu da 2000ko hamarkadatik. Prestakuntza dualaren helburua ikastegian ikasten den prestakuntza teorikoa enpresan praktikan jarri eta sendotzea. Ikaslearen motibazio-iturria da eta lan mundura sartzeko modu bat, eta enpresarentzat lankide berriak prestatu eta enpresan integratzeko aukera. Gizarte osoarentzat, mundu akademikoa eta enpresa mundua harremanetan jarri eta lotzeko modua ere bada. Edonola ere, prestakuntza duala planifikazio zorrotza behar duen hezkuntza modua, ikastegiak eta enpresak koordinatuz, hain zuzen ere, enpresak ikastegian eskaintzen den prestakuntzaren berri izan behar du, eta ikastegiak bere hezkuntza-edukietara moldatzen diren lan-aukerak bilatu behar ditu enpresan. Horretarako, garrantzitsua da ikasleek tutoretza pertsonalizatu etengabea izatea, ikastegian nahiz enpresan.

Bestea hizkuntzetan: gaztelaniaz, formación dual: ingelesez, dual training.