Prezio bakarraren legea

Ekonomian, prezio bakarraren legea merkatu aske batean, garraio-kosturik gabe, ondasun edo zerbitzu homogeneo baten prezioa, dibisa finko batean eta indarrean dauden ganbio-tasak aplikaturik, herrialde guztietan berdina izan behar dela baieztatzen duen teoria da. Produktu homogeneo bat, ganbio-tasa aplikaturik, merkeagoa bada atzerriko herrialde batean, nazioko partikularrek eta familiek atzerrian erosiko dute produktua, atzerriko herrialde horretako eskria gehituz eta beraz produktu horren prezioa igoraraziz, nazioko prezioarekin berdindu arte. Prezio bakarraren legea merkatu aske eta garden batean arbitrajearen ezintasunaren ondorioa besterik ez da, prezio-ezberdintasunak ezabatu egiten dira merkatu horietan, toki batean erosi eta beste batean salduz lor daitekeen mozkina eskuratzeko aukera erabat ezabatu arte.