Pribatizazioak

Pribatizazioa administrazio publikoaren esku dauden enpresa, aktibo eta zerbitzuak enpresa pribatuetara aldatzea, enpresa publikoak haiei salduz zein administrazio publikoak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak sektore pribatuaren esku utziz. Pribatizazioaren adibideak dira trenbide-enpresa publikoa enpresa pribatu bati saltzea edo eskola publikoaren zerbitzua kendu eta eskola pribatuen esku uztea. Hala ere, zerbitzu publikoen kasuan, nahasmena sortu ohi da pribatizazioaren eta esternalizazioaren artean: pribatizazioan, administrazio publikoak zerbitzua eskaintzeari utzi eta esku pribatuetan uzten duen bitartean; esternalizazioan, administrazio publikoak zerbitzua ematea enpresa pribatu bati esleitzen dio, ordainsari baten trukean, baina zerbitzu horren eskaintza kontrolatuz eta nolabait zuzenduz; batzuetan, ordea, zerbitzuen publikoen esternalizazioa de facto pribatitaziotzat hartzen da.

Pribatizazioak ohiko auzi politikoa dira esker eta eskuin politikoaren artean. Ekonomilarien artean ere, eztabaida dago horien abantaila eta eragozpenei buruz. Abantailen artean, efizientzia handiagoa aipatu ohi da, kostu txikiagoekin kalitate bereko zerbitzu berdinak eskaintzea alegia, enpresa publikoen salmentarekin ez-ohiko diru-sarrerak eskuratzea eta erabaki-hartzea eta berrikuntzak azkarragoak izatea. Eragozpenen artean, zerbitzu horiek eskaintzeko diharduten langileen kondizio kaskarragoak, ustelkeria zerbitzuak horiek esleitzerakoan, berez publikoak diren zerbitzuetarako errentagarritasun ekonomikoaren irizpidea lehenestea kalitatearen gainetik, eta gobernuen ardura eta kontrola galtzea zerbitzu publiko horien gainean. 1

Erreferentziak

1.
A Review of Privatization Definitions, Options, and Capabilities. The Montana Legislature. http://leg.mt.gov/content/publications/committees/interim/1999_2000/business/defined.pdf. Accessed 2018.