Pribazitatea (pribatutasuna)

Pribazitatea edo pribatutasuna pertsona batek bere identitateari eta bizitzari  buruzko informazio pertsonal, pribatu, intimo edo sekretutzat hartu eta informazio hori babesteko eta babestua izateko eskubidea da, hedapen oro baztertuz, publikoa nahiz eremu mugatu baten baitan. Batzuetan pribazitatea gutxiesgarri edo iraingarritzat jo daitekeen informazioarekin eta informazio horri dagokion pertsona horren babesarekin lotu da, iritzi orokorra da pribazitatea identifikatu daitekeen pertsona baten informazio orori dagokiola, pertsona hori identifikatu dezaketen aukera guztiak ezabatuz, datuen anonimizazioaren edo disoziazioaren bitartez. Lege aldetik, pribazitatea zaindu eta babesten duten araudiak zabaldu badira ere, beste alde batetik agerikoak dira pribazitatearen aurkako erasoak, gobernuek kontrol soziala areagotzen dutenean (nononahiko eta une oroko bijilantziaren bitartez) nahiz indibiduoak euren bizitza eta identitatea sare sozialen bitartez zabaltzera bultzatzean, sozializazio tresna gisa.