Primiziak

Primiziak edo hasikinak ehizak, uztak edo abereek emandako lehen etekinak dira, hainbat erlijio monoteista nahiz politeistetan Jainkoari ematen zaizkionak ofrenda edo eskaintza moduan. Erdi Aroan, elizari ordaindu beharreko zerga izan zen, hamarrenarekin batera.

Hedaduraz, primizia albiste baten lehen berria adierazteko ere erabltzen da.