Proba monadikoa

Kontzeptu-proba eta produktu-probei buruz, proba monadikoa subjektu batek produktu bakarra probatu eta ebaluatu behar duen proba da, haren atributu edo ezaugarriak aipatuz, beste produktuekin alderatu gabe. Proba monadikoa izan daiteke bakuna, non produktu bakarra ebaluatzen den, nahiz sekuentziala, non produktu batzuk ebaluatzen diren bata bestearen ondoren baina haien artean konparaziorik egin gabe. Proba monadikoen eragozpen nagusia haien diskrimazio falta da produktu batetik bestera, informazio nahiko laua baitute produktu batetik bestera, aldakortasun eskasarekin, bereziki galderak itxiak badira. Horregatik gomendatzen da proba hauetan galderak irekiak izatea, horrela lortzen den informazioa galderai itxikien lotzen dena bezain egituratua ez bada ere.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, monadic testing; gaztelaniaz, prueba monádica.