Probabilitate-banaketak zorizko aldagai batek hartzen dituen balioei probabilitateak esleitzen zaizkienean azaltzen dira. Adibidez, dado bat botata lortutako puntu kopuruari buruz, puntu kopuru horren probabilitate-banaketa honela definitu daiteke:
Probabilitate-banaketak diskretuak (balio bakanak edo isolatuak hartzen dituztenean; adibidez, dadoko puntu kopurua, arestik oadibidean bezala), nahiz jarraituak (tarte batean edozein balio har dezaketenean, pertsona baten pisua, adibidez) bereizten dira.
Banaketa diskretuak
Banaketa diskretuak zenbatasun-funtzio baten bitartez definitzen dira modu sinpleenean, balio ezberdinei probabilitate bakunak esleituz.
Banaketa jarraituak
Banaketa jarraituak densitate-funtzio baten bitartez definitu daitezke, zorizko aldagai batek tarte batean balio bat hartzeko probabilitatea zehaztuz.
Ikus, gainera
eta izen propioko banaketa batzuk: