Prognosia, pronostikoa

Prognosia edo pronostikoa (prognosis antzinako grezierazko πρό- , pro-, "aurretik", eta Γνωσις, gnosis, "jakintza", hitzetatik) zerbaiti buruz egiten den aurreikuspena da.  Bereziki medikuntzan erabiltzen da, gaixotasun batek izango duen ustezko bilakaerari buruz (ikus, prognosia eta diagnosia), eta meteorologian, eguraldiari buruzko aurresanak adierazteko.