Proiekzioa (psikologia)

Proiekzio psikologikoa pertsonek duten defentsa-mekanismoa da, norberarentzat onartezinak diren ezintasun, antsietate, sentimendu eta pentsamenduak besteengan jartzen dituenean, norberaren irudi propioa zaintzearren. Bereziki psikoanalisiaren baitan aztertutako mekanismo psikologikoa da. Horren adibide garbi bat zerbaiten errua irrazionalki besteari botatzea da, narzisismoak norberaren buruari kritika egitea onartzen ez duenean. Proiekzioa positiboa ere izan daiteke, besteari guztiz errealak ez diren kualitate onak esleitzen dizkiogunean, gure desirak modu faltsu batean asetzeko, adibidez bikotekidearen edo seme-alaben bertuteak (edertasuna, ...) gehiegi laudatzen direnean. Proiekzio bereziki psikoanalisiaren baitan aztertutako mekanismoa da.