Propaganda (definizioa)

Propaganda herritargoaren jarrerak eta iritzi politiko jakin batzuetara bideratu eta aldatzeko talde edo sektore politiko batek burutzen duen komunikazio ekintza da, pertsuasioan, erretorika eta hizkuntza modu estrategikoan baliatuz, eta maiz manipulazio informatibo eta desinformazioan oinarrituta. Maiz publizitatearekin nahastu ohi den terminoa da, egun publizitatea merkataritza edo marketin arloari eta propaganda bereziki arlo politikoari dagokien bitartean.