Apodiktikoa, apodizitatea (apodiktizitatea)

Berez egiazkoak diren proposizioak proposizio apodiktikoak direla esaten da. Aristotelesek bere logikan proposizio apodiktikoak, frogatu beharrik ez dutenak, eta asertorikoak, frogatu behar direnak, bereizten ditu. Adibide gisa, "1+1=2" proposizio apodiktikoa da, eta "Adarra mendiak 817m ditu" asertorikoa. Proposizio problematikoak berriz, egia izan daitezkeenak dira, probabilitatezkoak. Kantek ere bereizketa hori zuen Arrazoi hutsaren Kritika lanean.

Apodiktikoa izatearen nolakotasuna apodizitatea edo apodiktizitatea da.

Apodizitatea fundazionalismoaren oinarrietako bat da, ezagutza ukaezinezko proposizioetan, argi eta garbi eta berez egiazkoak diren horietan, oinarritzen denez. Husserlek ere  bere fenomenologia zalantzarik gabekoak diren pertzepzio eta esperientzietatik abiarazten du.

Erreferentziak