Proposizioak

Proposizioak egia-balioa duen zerak dira, egia zein faltsua izan daitezkeenak. Horien baitan sinesmenak eta zalantzazkoa dena ere sartzen dira. Adibidez, "euria ari du", "bihar euria egingo du" (oraingoz zalantzazkoa), "belarra berdea da" eta "2+2=4" proposizioak dira, baina "isilik!", "zer ordu da?" eta "x+1=4" ez dira proposizioak, ez baitute egia-baliorik eta bere egia balioa baldintzazkoa delako (adibidez, "x+1=4" proposizioan, egia izango da soilik "x=3" denean).

Ohikoa da proposizioak esaldiekin nahastea, baina loturik egon arren, erabat desberdinak dira. Izan ere, esaldiek existentzia fisikoa dute, idatzi edo esan egiten dira, baina proposizioa beti hor dago, idatzi ala esan gabe ere; esaldiak adierazi egiten du proposizioa, eta hau hainbat eratara egin daiteke (paperean edo beste euskarri batean, hizkuntza ezberdinetan). Beste alde batetik, proposizioekin eragiketa logikoak egin daitezke (bilketa, ebaketa, ...), baina esaldiekin ez. 1 2

Erreferentziak

1.
Propositions. Norman Schwartz (Simon Fraser University). https://www.sfu.ca/~swartz/pw/text/pw_chap02.pdf. Accessed 2018.