Proskripzioa estatu batek pertsona, talde edo erakunde bat jazarri eta horren aurka jarduteko prozesua da, estatu horren etsaiak direla aldarrikatu ondoren. Proskripzioan jausten diren haiek proskritoak edo legegabeak direla esaten da. Historian, proskripzioak hil arteko jazarpena eta herbesteratzea ekarri ditu, eta ohikoa zen Antzinako Grezian eta Erroman; Erroman, hain zuzen, proskripzio zibila, zorrak ez ordaintzearen ondorioz, eta politikoa bereizten ziren.
Loturiko artikuluak
Ezgaitasuna (zuzenbidea)Agian, Desgaitasuna bilatzen ari zinen, muga fisikoak edo psikikoak dituzten pertsonen egoera. Zuzenbidean, ezgaitasuna pertsona fisiko batek eskubideak izan eta baliatu eta obligazioak hartzeko mugak ditueneko egoera juridikoa…
Probidentzia (zuzenbidea)Agian probidentzia terminoak erlijioan duen adiera bilatzen ari zinen. Zuzenbidean. probidentzia epaile batek prozesu judiziala aurrera eramateko hartzen duen erabakia da, adibidez agiri edo informazio gehigarria eskatzeko agindua,…
ExhumazioaExhumazioa gorpu bat hilobitik edo lurperatua dagoen tokitik ateratzea da, auzitegiko ikerketa bat burutu edo gorpua lekuz aldatzeko. Legez kanpoko exhumazioak debekaturik daude eta delitutzat hartzen dira. Espainian,…