Prosopografia historikoa

Agian prosopografia estilo-figura gisa bilatzen ari zinen.

Prosopografia historikoa gizatalde edo kolektibo historiko baten ezaugarriak eta haien loturak aztertzen dituen ikerketa historikoa da. Orokorrean, gizatalde horretako biografia indibidualak aztertzen ditu, hala nola genealogia aztertuz, alde batera utzi gizanabakoaz haraindi diren bestelako indarrak. Hori dela eta, marxismotik kritikatu ohi den ikuspegi teorikoa da; adibidez, elite politiko eta ekonomikoa ikertzeko, marxismotik ekoizpen-moduak eta klase-borrokak aztertuko liratekeen bitartean, prosopografian biografia nidibidualetatik helduko litzateke gizataldearen karakterizazio bat osatzera.