Prospektiba

Prospektiba (ingelesez, foresight), batzuetan etorkizuneko ikerketa (ingelesez, future studies) ere deitua,  epe luzera zientzian, teknologian, ekonomian eta gizartean izango diren aldaketak eta bilakaerak modu sistematiko eta interaktiboan aztertu egiten dituen prozesuen multzoa da. Bere planteamendua estrategikoa da, eta beraz aurretik desiragarriak diren xede eta helburuak jartzen ditu mahai gainean, eta haiek betetze aldera beharrezkoak diren erabakiak aztertu; hartara, ez da aurreikuspen hutsa eta . Beste alde batetik, ez da erakunde bakar bateko ekimena; prospektibak arlo batean diharduten eragile eta interes-talde guztiak bildu beharko lituzke, haien asmoak, helburuak eta analisiak kontuan hartzeko. Azkenik, nabarmendu behar da teknika baino, prospektiba arte gisa garatu beharko litzatekeela, sormena, pentsamendu sortzailea, eta ekimena baitira horren oinarrietako batzuk.

Prospektibaren historia 1940 eta 1950eko hamarkadetan abiatzen da, enpresek teknologiaren garapenaren inguruko erabakiak hartzeko, plangintza estrategikoa eta beste tresna batzuk baliatuz. 1960ko hamarkadan ikuspegi hori erakunde publikoetara zabaldu zuen. Hortik aurrera, Gaston Berger eta Bertrand de Jouvenel frantses ikerlariak eta Johan Galtung norvegiarra izan ziren prospektiba modu sistematikoan garatu zutenak; haien ikerketak, ordea, ezkorrak ziren guztiz etorkizunari buruz eta garapen teknologikoa kritikatzen zuten. Prospektiba zabaltzen jarraitu zuen, ordea, ikuspegi ezkor horiek baztertuz, eta aipatzeko modukoa da Japonian izan zuen arrakasta, 1970eko hamarkadan, garaiko garapen teknologiaren haritik. 1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Introduction to foresight and foresight processes in practice. Technical University of denmark. http://orbit.dtu.dk/files/96941116/Introduction_to_foresight.pdf.