Prosperitatea ongizate eta gogobetezko egoera ekonomiko eta soziala da. Kontzeptu subjektiboa da: batzuentzat diruaren eta ondasunen metaketa den bitartean, besteentzat giza garapena da, adiera zabalean. Ikuspegi horren bi alderdiak ekonomian islada zehatza dute: batzuek BPG eta hazkunde ekonomikoa oparotasunaren adierazle bakartzat hartzen duten bitartean, beste batzuek osasuna, hezkuntza, ingurumena, aisialdirako aukerak eta beste faktore batzuk barnehartzen dituzte.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, prosperity; gaztelaniaz, prosperidad.
Loturiko artikuluak
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…