Prozedurazko ezagutza

Prozedurazko ezagutza edo prozedurazko jakintza, ezagutza edo jakintza prozedimentala ere deitua, ataza eta jarduera jakinak nola gauzatu edo burutu behar diren (know-how) garatzen duen ezagutza mota da, hitzez edo diskurtso baten bitartez (know-what) garatzen den adierazpenezko ezagutzatik bereizten dena. Maiz adierazi ohi da prozedurazko ezagutza modu inkontzientean garatzen dela, bizikletaz edo ordenagailuan pentsatu gabe aritzen garenean  bezalatsu. Prozedurazko ezagutza garatzen duten hainbat faktore daude, hala nola behaketa, metakognizioa, eta gehienetan helburu edo xede batera lortzeko atazei buruzkoa denez, sekuentzialitate egokia eta baita etengabeko atzeraeragina ere, prozedurazko ezagutza etengabeko ikaskuntzaz garatzen den prozesua baita.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, procedural knwoledge; gaztelaniaz, conocimiento procedimental.