Politika ekonomiko proziklikoa

Politika ekonomiko proziklikoak ziklo ekonomikoen joera indartu egiten dutenak dira, hazkunde garaietan hazkundea azkartuz eta atzerakadetan atzerakada areagotuz. Politika ekonomiko proziklikoak dira hazkunde garaietan zergak jaitsi (kontsumoa berriz ere azkartu egiten dutenak) eta gastu publikoa handitzea, eta alderantziz atzerakadetan, zergak igo eta gastu publikoa murriztea (ikus austeritatea). Politika ekonomiko proziklikoak erosoak dira, aurrera eramaten sinple eta erraza den zentzuan, alegia hazkundea dagoenean, printzipioz ez da problematikoa zergak jaistea, jarduera ekonomikoak berak kutxa publikoa bete egiten duelako, ezta ere gastu publikoa areagotzea, errekaudazio fiskalari buruz kutxa publikoa aski beteta egoten delako.

Politika proziklikoek ziklo ekonomikoa luzatu egiten dute, hazkunde zein atzerakada garaietan. Atzerakadan beraz, arriskutsuak izan daitezke, zergak gehitzea eta gastu publikoa murriztea berpizte ekonomikoa atzeratu dezaketelako.