Pseudoproposizioak

Pseudoproposizioak positibismo logikoaren baitan bereizi zen proposizio mota bat da, positibisten iritziz baztertu beharrekoak munduarekin lotura zuzenik ez dutelako, eta beraz egiaztaezinak direlako. Haien iritziz, proposizio zentzudunak besterik ez dira onartu behar, munduarekin isomorfia edo lotura dutenak, lotura hori egiaztaturik egia edo faltsua diren baieztatu daitekeelako. Positibista logikoentzat, pseudoproposizioak bi motakoak dira: pseuproposizio logiko edo matematikoak, zentzurik ez dutenak (sinnlos, alemanez) baina aldi berean absurduak ez direnak, prozesu logikoetan beharrezkoak direlako (hala nola tautologiak, "A aldagai bat da" adibidez) eta hizkuntzaren egitura formala deskribatzen dutelako; eta pseudoproposizio filosofikoak, zentzugabeak (unsinnig), munduari buruzkoak ez direlako, ez egiazkoak ez faltsuak, eta beraz egiaztaezinak.

Erreferentziak

  • http://lalechuzademinerva.es/wp-content/uploads/2014/09/PensamientoWittgenstein2015.pdf
  • https://www.e-torredebabel.com/Historia-de-la-filosofia/Filosofiacontemporanea/Wittgenstein/Wittgenstein-Proposiciones.htm
  • http://uchutenshi.blogspot.com/2017/04/pseudoproposiciones.html